Datorren
maiatzean hasiko da produzitzen. Lantegi berrirako inbertsioa 8 milioi eurora iritsi da, eta jariakinak eroateko produktuak fabrikatuko dira automobilgintzaren sektorerako. Bezero nagusiak Volkswagen eta Renault izango dira.
Berriatuko Cikautxo enpresa
Lantegia Cluj inguruan dago, herrialdeko ipar-mendebaldean, 150 pertsona enplegatuko ditu, eta, Txekiar Errepublikan eta Eslovakian dituen instalazioekin batera, Europako erdi-ekialdean erantzungo die bere bezeroen eskakizunei.
Nazioarteko profila
Errumaniako fabrika gehituta,
Cikautxo taldeak bederatzi filial ditu. Berriatuan dago taldearen egoitza nagusia, eta aurten salmentetan 100 milioi euroko errekorra lortu du; beste lau filial ekoizpen zentroak dira (Zaragoza, Txekiar Errepublika, Eslovakia eta Errumania); eta beste hirutan ekoizpena eta produktuaren garapena lantzen dute, Asiako (Txina eta India) eta Ipar Amerikako (Mexiko) merkatuen beharrak asetzeko. Horri guztiari Detroiten (AEB) duen ingeniaritzako bulegoa gehitu behar zaio.
Europari dagokionez, posizionamendu global horri esker, Cikautxok aurten 5 milioi eurotan handitu ditu salmentak egoitza nagusian, eta Europa Ekialdean ere hazkunde sendoa izaten ari da.
Cikautxoren biltegi berria
2.800 langile
Gaur egun
Cikautxo taldeak 624 langile ditu Berriatuan, eta 2.800 pertsona taldea osorik hartuta. Taldeak enpleguaren zifrak handitzen jarraitzea espero du, batez ere kualifikazio handiko posizioetan, ingeniaritzetan eta erdi eta goi mailako tituludunetan. Zehazki, 2016. urte honetarako aurreikuspenek diote 2.950 pertsona izango direla, horietatik 650 Berriatuko lantegian.
Taldeak 225 milioi euroren salmenta bateratuekin amaitu zuen 2015. urtea, hau da, %15eko hazkundea izan zuen 2014. urtearekiko. Aurtengo ekitaldirako ere %15eko hazkunde maila errepikatzea aurreikusi du, eta 260 milioi eurora ailegatzea. Espero den hazkundea Europan (+%12) zein munduko gainerako merkatuetan oinarritzen da. Izan ere, Txina, Mexiko eta Indiako filialak erritmo bizian haziko dira (+%57).