Mutrikuko Anaiarte Biltokiak Bilbora egunpasa antolatu du,
martxoaren 10erako. Irteerako autobusak 08:30ean irtengo du Goiko biribilgunetik, eta iluntzean bueltatuko dira.
Bilboko Guggenheim museoa. Argazkia: Tobin Smith
Elkarteko arduradunek aurreratu dutenez,
Bilboko tokirik ezagunenak ikusteko aukera egongo da irteeran. Goizean, besteak beste,
Gugenheim museoa eta Erriberako plaza bisitatuko dituzte, eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute. Urdailak bete eta gero, alde zaharrera joateko asmoa dute, txikiteoa egitera. Azkenik, Artxandan bazkaldute dute. Bazkaria eta gero, gainera, dantzaldia egongo dela ere iragarri dute.
Irteeran izena eman nahi dutenek aurretik eman beharko dute izena elkarteko idazkaritzan, martxoaren 2an eta 3an, 11:00etatik 13:00etara.
Elkarteko arduradunek adierazi dutenez, bestalde, urterko kuotak ordaintzeko epea zabalik dago. “Urteko bazkidetza ordaindu ez dutenek horretarako aukera izango dute, astelehenetik barikura, 11:00etatik 13:00etara”.