Ziortza-Bolibarko Udalak HITZA egunkaria laguntzea erabaki du
Atzo iluntzean izandako osoko bilkuran Hitza egunkariari laguntzea ematea onartu zuen Ziortza-Bolibarko Udalak. Egunkaria sortu zenetik diruz lagunduko duten lehen aldia izango da aurtengoa.
Hiru urterako hitzarmena sinatuko dute Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko egunkariak eta Ziortza-Bolibarko Udalak, 2016tik-2019ra. Horrela erabaki zuen atzo, udalbatzak.
Mozioak
Hitza-ren lankidetza hitzarmenagaz gain, Martxoaren 8ko mozioa eta Ibon Iparragirreren egoeraren aurrekoa ere onartu zituzten, besteak beste.
Ziortza-Bolibarko udalerriak berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartu zuen, beraz, alde batetik, eta etxeratzen ez den bitarteko epean, Ibon Iparragirre euskal presoa Euskal Herriko kartzelaren batera ekartzeko eskaera egin zuten.