Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Sekula baino goizago etorriko da aurten Lekeitioko 39. Euskal Zine Bilera, urriaren 16tik 23ra

Lekeitio
2016/02/27
Lekeitioko Udala 39. Euskal Zine Bilera, euskara hutsean egiten den zine bilera bakarra, antolatzeari ekin dio, eta  2016ko edizioan parte-hartzeko oinarriak plazaratu dituzte jada. 39. bilerako aldaketarik aipagarriena data aldaketa izango da. Izan ere, Euskal Zine Bilera hilabete aurreratu dute: aurten urriaren 16tik 23ra bitartean ospatuko da eta lanak aurkezteko epea uztailaren 31n amaitzen da. Data aldaketaren arrazoi nagusia euskarazko zinemagintzak daukan hitzordurik garrantzitsuenari bere lekua ematea dela jakitera eman du Lekeitioko Udalak. “Horrela, Euskal Zine Bilera Donostiako Zinemaldiaren (iraila) eta Zinebiren (azaroa) artean kokatuko da. Urria euskal zinemaldiaren erreferente bilakatuz”.
38. zine bileraren amaiera ekitaldia, sari banaketa. Argazkia: Josu Trueba Leiva/ Bostok Photo

38. zine bileraren amaiera ekitaldia, sari banaketa. Argazkia: Josu Trueba Leiva/ Bostok Photo

Dataz aldatzen bada ere, oinarri eta helburu berberak izaten jarraituko du jaialdiak. Alde batetik, euskarazko lan amateurrak saritu eta sortzaile berriei bidea egiten lagunduko diete. Bestalde, euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune izaten jarraituko du. Hori horrela, lehiaketak bi kategoria nagusi izango ditu, profesionalena eta amateurrena; eta urtero modura, parte hartzaile bakoitzak sailkatuko du bere lana batean edo bestean. Kategoria bakoitzean Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia arloak sarituko dituzte, saririk preziatuena Film Onenaren Saria izango delarik.
Zuzendaritza:
  • Profesionala: 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra.
  • Amateurra: 1.000 euro eta Zilarrezko Antzarra.
Ekoizpena:
  • Profesionala: 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra.
  • Amateurra: 1.000 euro eta Zilarrezko Antzarra.
Gidoia:
  • Profesionala: 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra.
  • Amateurra: 1.000 euro eta Zilarrezko Antzarra.
Argazkia:
  • Profesionala: 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra.
  • Amateurra: 1.000 euro eta Zilarrezko Antzarra.
Film Onena:
  • Profesionala: 1.900 euro eta Urrezko Antzarra.
  • Amateurra: 1.300 euro eta Urrezko Antzarra.
Sari horietaz gain, Euskal Zine Bilerak 500 euroko beste bi sari ere emango ditu: Gazte 22 Saria eta Antzar Morea. “Gazte 22 Sariaren bitartez 1994ko urtarrilaren 1aren ondoren jaiotako euskal zinemagile gazteak bultzatu nahi dira eta bigarrenarekin, ostera, genero ikuspegia hoberen txertatzen duen lana saritu”, zehaztu dute. Izen ematea Euskal Zine Bilerara aurkezteko, lehenengo www.zinebilera.com orrialdean izen emate orria bete behar da. Datu guztiak bete eta inprimakia bidalitakoan lotura batek Click For Festivals plataformara bideratzen du, bertan kontu bat sortu, fitxa bete eta pelikula (kalitate onean) igo behar da. Amaitzeko, lana Euskal Zine Bilerara igo beharko da. Guztira, ez dtuzte 50 film baino gehiago onartuko lehiaketan. “Gehiago jasoko balira Aukeraketa Batzordeak azterketa eta hautaketa lanak egin beharko ditu, beti ere profesional eta amateurren arteko oreka mantentzen saiatuz”. Lekeitioko Udalak antolatzen duen Euskal Zine Bilerak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, Zineuskadi, Euskal Kalitatea eta Euskaltzaleen Topagunearen babesa eta laguntza izaten jarraituko duela nabarmendu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.