27. Lilatoian parte hartuko duzu? Zuen argazkiekin irudi bilduma bat osatu nahi dugu! Bidali Lilatoiko zure argazkiak HITZAra! Sari ederrak lortzeko aukera izango duzu! Argazkiak bidaltzen dituzuen pertsona guztien artean sari pila bat zozkatuko ditugu! Animatu eta parte hartu, oso erraza da eta.
Zozkatuko diren
sariak:
– Donostiako MI TIERRA denda ekologikoko garaiko produktuen saski bat.
– ‘Mari Zipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi’ liburua, Errenteria-Oreretako Mirentxu liburu dendaren eskutik.
– MARIA JESUS ekoizlearen kontserba sorta bat.
– Korrika egiteko entzungailu batzuk, Errenteria-Oreretako UP DIGITAL informatika dendaren eskutik.
– Urola Kostako produktuz osatutako otar bat.
– HITZAko produktuen 4 sorta: kantinplorak, toailak, poltsak eta kamisetak.
Zuen argazkiak
HITZA taldeko webguneetan jarriko ditugu. Lilatoiko zozketa hau Irutxuloko Hitza, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza, Goierriko Hitza, Urola Kostako Hitza, Busturialdeko Hitza eta Oarsobidasoko Hitzak elkarlanean egin dugu.
Bidali zure argazkiak martxoaren 9a baino lehen
lilatoia@hitza.eus posta elektronikora. Zure izen-abizenak, telefono zenbakia eta herria ere zehaztu, mesedez!
HITZA taldea, Lilatoian
Lilatoiko HITZA taldearen kamiseta eskuratu nahi duzu? Etorri HITZA taldearekin! Gure elastikoa jasoko duzu opari gisa.
27. Lilatoia martxoaren 6an izango da, 10:00etan, eta lasterketa hasi aurretik bat egingo dute Hitza Taldeko kideek, Bulebarrean, elkarrekin egon, eta talde argazkia egiteko. Oraindik garaiz zaude!