Antxoa kostera gaur [martxoak 1] goizaldean zabaldu dute, eta horrekin batera, lehen antxoa aleak ikusi dira hainbat portuetan. Ondarroan, esate baterako, hiru ontzik harrapatutako arraina saldu da, goizeko lehen orduetan.
Arrantzaleek jakitera eman dutenez, kostaldetik nahiko hurre harrapatu dute arraina. Kasu batzuetan, Matxitxako lurmuturra eta Santurtzi artean arrantzatu dute antxoa, eta beste kasu batzuetan, Getaria parean.
‘Nuestra Madre Juanita’ baxura ontziko arrantzale bat antxoa kaxa bategaz, gaur goizean, Ondarroako portuan
06:30ak orduko, hiru turrun entzun dira, eta baxurako arrantzaleek antxoa porturatuko dutela jakitearekin batera, benta eta inguruetara jakingura zuten hainbat herritar hurreratu dira. SantoƱako (Kantabria, Espainia) Nuevo Libe ontziak lehorreratu ditu lehen antxoa aleak Ondarroako portuan.
Guztira, 728 kilo deskargatu dituzte SantoƱako ontziko marinelek. 07:30an egin den lehen bentari dagokionez, 10 euroan jarri dute irteera prezioa, eta handik gutxira saldu da 105 kaxako lehen arrain sorta; kiloa, 9,95 euroan. Zehatz esanda, Pescados Bereziartuak erosi ditu denboraldiko lehen antxoa aleak, eta portuan zabaldu denez, Eroski supermerkatu sarerako erosi ditu Bereziartuak.
Egia esan, nahikoa gutxi saldu da gaur, baina prezio aldetik, garesti saldu dira. Kalare Deuna kofradiako arduradunek nabarmendu dutenez, gainera, gaur saldu diren aleak tamaina aldetik nahikoa txikiak izan dira. Kiloan 50 bat ale ingurukoak.
Baxurako arrantzaleak lehen antxoa aleak deskargatzen, Ondarroako portuan
09:00ak inguruan, ostera, beste bi ontzik harrapatutako antxoa saldu da Kalare Deunako bentan. Laredoko (Kantabria, Espainia) Nuestra Madre Juanita ontziko marinelek, esate baterako, 49 kaxa deskargatu dituzte; 350 kilo inguru. Kasu horretan, bentako irteera prezioa 15 euroan hasi da, eta kiloa, 14,95 euroan ordaindu dute.
Bestalde, Gorostiaga ontziko arraina kamioian ekarri dute, Santurtziko portutik zuzenean. Guztira, 33 kaxa saldu dira, eta kiloa, 17 euroan ordaindu da.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.