Azken egunotako euri jasekin
zabor asko itsasoratu dela salatu du Lea-Artibaiko
Eguzkik. Talde ekologistako ordezkariek jakitera eman dutenez, azken egunotan hondartzetan eta itsaso bazterretan zabor asko pilatu da. “Asteburuan euri asko egin du, eta Artibai ibaian behera, esaterako, ur asko etorri da. Urak erreka alboetan aurkitu dituen gauza guztiak itsasora eraman ditu, tartean oso kutsagarriak diren hainbat gauza: kortxoak, plastikoak, bidoiak… eta horiek gauzak gero, hondartzan agertu dira”.
Hondartzan pilatutako zaborra. Argazkia: Eguzki
Taldeak gogorarazi duenez, horrelakoak ekiditeko erreka eta ibai bazterrak, “txukun” eduki behar dira. “Kutsagarriak diren gauzak erreka alboetatik kendu egin behar ditugu, eurite handiekin itsasoa zamarrez ez betetzeko. Onena, ibai alboetako basoak eta padurak berreskuratzea dela iruditzen zaigu. Zaindu Artibai erreka”.