Piano jotzaile trebeak, Andoainen
Berriatuko Tarine udal musika eskolako Ekain Alvarez piano jotzaileak eta Ondarroako Unanue musika eskolakoek «maila ona» erakutsi dute Andoaingo XI. Piano Jaialdian.Urteroko hitzordua izaten da Andoaingo Piano Jaialdia bateko eta besteko piano jotza...
Berriatuko Tarine udal musika eskolako Ekain Alvarez piano jotzaileak eta Ondarroako Unanue musika eskolakoek «maila ona» erakutsi dute Andoaingo XI. Piano Jaialdian.
Urteroko hitzordua izaten da Andoaingo Piano Jaialdia bateko eta besteko piano jotzaileentzat. Eta aurten ere, bertoko asko eta asko izan dira bertan. Berriatuko Tarine udal musika eskolatik, esaterako, Ekain Alvarezek parte hartu zuen. Ondarroako Unanue musika eskolako hainbat ikasle ere Andoainen izan ziren.Berriatuko Tarineko ikaslea bada ere, izatez, markina-xemeindarra da Alvarez, eta zazpi urte ditu. Aurten estreinako parte hartu du jaialdian. «Asko gustatu zait jaialdia. Ez nuen espero horrenbeste jende egotea». Gainera, Alvarezek, jaialdian parte hartuta, isatsdun pianoa estreinako jo du. «Uste nuen teklak gogorragoak izango zituela, baina ez, bigunak zituen».
800 piano jotzaile
Alvarezen modura, Ondarroako Unanue musika eskolatik ere hainbat ikaslek parte hartu zuten Andoaingo jaialdian. «Lan ona egin ostean, emaitza onak eskuratu dituzte gure artistek», esan dute musika eskolako ordezkariek.
Guztira, aurten, jaialdiak 800 piano jotzaile bildu ditu. Eta musika jaialdi bat bada ere, duen arrakasta tarteko, Andoainek ospakizun bat modura bizi du ekitaldia.
Hamaika urtetan, ekimena ondo-ondo errotuta dagoela diote antolatzaileek. «Honegaz hasi ginenean, ez genuen uste honaino helduko ginenik».
Ikasturte hasieran errepertorioa bidaltzen dute Euskal Herri osoko musika eskoletara. «Eta ikasleentzat ere motibatzeko balio izaten du».
Halaber, gaur egun, jaialdia, ikasturteko plangintza egiteko erreferente bihurtu dela gaineratu dute.