Amorotoko Herriko Tabernan, Ondarroako Idiakez liburu dendan eta Lekeitioko kiroldegian eman daiteke izena. Era berean, telefonoz deituta edo Watsapp bidez mezu bat idatzita ere izena eman daiteke: 605 700 184.
Parte hartzeko 20 euro ordaindu behar dira bikoteko, eta lehenengo partidan ordaindu behar da.
Txapelketa hilaren 11n (barikua) hasiko da. Bariku arratsaldetan, zapatu goizetan eta arratsaldetan, eta domeka goizetan jokatuko dituzte partidak.
Partidak gomazko pilotagaz jokatuko dituzte, 30 tantora.