Udaletxean eman behar da izena, eta bertaratzerik ez dutenek telefono zenbaki honetara deitu beharko dute: 946 279 006.
Hilaren 18tik 22ra bitartean egingo dute Jabier Urberuaga eta Juan Felix Ansotegi
Antso memoriala. Gainera, Euskal Herriko txapelketarako puntuagarria izango da.
Hilaren 20an, 18:00etan hasiko da lehia, eta gainontzeko egunetan 21:00etatik aurrera ariko dira nor baino nor gehiago. Probak hasi baino ordu bete lehenago egingo dituzte pisaketak Bizkaiko Kirol Federakundearen oniritziagaz.
Probetan Aulestiko Harri Barria erabiliko dute, 900 kilokoa 80 kiloko gainkargarekin. Halaber, abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izango da. Horrela izan ezean, gehiago duten kilo bakoitzeko beste kilo bateko gainkarga izango dute.
Sari ugari
Sari potoloak prestatu dituzte txapelketarako. Izan ere, lehenengo hamarrentzako sariak egongo dira.
Irabazleak 800 euro, Aulestiko udalaren manta eta Urdakik emandako urdaiazpikoa jasoko ditu. Bigarrenarentzat txakolin kaxa bat eta 700 euroko saria egongo da, eta hirugarrenak 650 euro eta hiru txakolin botila hartuko ditu.
Bestalde, Lea Artibai mailako sariei dagokienez, eskualdeko lehenengo hirurek sari bana jasoko dute. Lehenengoak 200 euro, Ibetarrik emandako manta eta SagarmiƱak emandako txakolin kaxa jasoko ditu. Bigarrenak 150 euroko diru-saria eta hiru txakolin botila eskuratuko ditu, eta hirugarrenak, berriz, 115 euro eta hiru txakolin botila irabaziko ditu.