Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Euskal Herriko kluben arteko txapelketako finaletan izango dira bertoko taldeak

Nerea Bedialauneta Alkorta
Berriatua,Markina-Xemein,Mutriku
2016/03/03
Pilotazaleek intentsitate handiko asteburua bizitzeko aukera izango dute, Ezker Pareteko Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketako finalei esker. Markina-Xemeingo eskupilota taldeko jokalariek, esate baterako, Azkoitian, zapatuan [martxoak 5] jokatuko den finalean parte hartuko dute. Bertan, ligako nagusien arteko eta 22 urtez azpikoen partidak jokatuko dira, 18:30etik aurrera. Azken kategoria horretan, hain zuzen ere, jokatuko dute finala Markina-Xemeingo Arrizabalagak eta Arrasatek. Txapela janzteko, ordea, LAZPKE-ko Zubizarreta eta Garmendia gainditu beharko dute.
Mutrikuko Miruaitz frontoia

Mutrikuko Miruaitz frontoia

Bestalde, Mutriku Miruaitz frontoia zesta-puntako interes gune bihurtuko da bihar [martxoak 4], 19:00etatik aurrera. Gazte mailan Mutrikuko Danok Bateko Ekaitz Mendizabal Goixerri eta Mikel Manzisidor, Gasteizko Jai Alai taldeko Aaron eta Lazarrabali irabazten ahaleginduko dira. Kadete mailan aldiz, Markina-Xemeingo Kepak eta Danelek, Zumaiako Agirreren eta Lopezen aurka jokatuko dute. Zapatuan, berriz, Markina-Xemeingo Uni frontoian jokatuko dira zesta-puntako nagusien mailako bi kategorietako norgehiagokak, 19:00etatik aurrera. Nagusien ohorezko mailan, esaterako, Berriatuko Antxon eta Ubilla, Donostiako Jai Alaiko Alberro anaien aurka jokatuko dute. Nagusien mailan, bestalde, Danok Bateko Goenaga eta Andonegi, Berriatuko Retoren eta Txominen aurka ariko dira, nor baino nor.
Orain bi urte Markina-Xemeinen jokatutako finalak

Orain bi urte Markina-Xemeinen jokatutako finalak

Danok Batekoak, Iparraldeko txapelketan ere bai Euskal Herriko kluben arteko finalak jokatzeaz gain, Danok Batek puntista gazteek Iparraldeko neguko txapelketako finala ere jokatuko dute zapatuan, 16:30ean, Biarritzeko Euskal Jai Berri pilotalekuan. “Txapelketan parte hartzeko gonbidapena egin ziguten, eta beste talde batzuen aurka lehiatzeko gogoa ere bagenuenez, parte hartzea erabaki dugu. Txapelketa horretan parte hartu dugun lehen aldia da, eta oso gustura geratu gara esperientziarekin”. Danok Bateko Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidorrek, Donibane Lohitzuneko bikotearen aurka jardungo du, kadete mailan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.