HAPO herritarra izan dadin, lanean hasi da Lekeitioko EH Bildu
Lekeitioko hainbat elkarte eta eragilek hartu zuten parte mahai inguruan eta euren ideia eta kezkak agertu zituzten: Maderas de Lekeitio kokatuta dagoen lurretan gizarteari edo naturari balio erantsia emango dion jardueraren bat sortzea; birgaitzeko lanen bitartez herriko ondarea berreskuratu beharra, dagoen lur apurra ez agortzeko; etxe hutsen alokairua aztertu eta bultzatzea; irisgarritasuna eta mugikortasuna; aniztasun funtzionala; kirol instalazioen erabilpena eta kokapena; ingurumenaren babesa; emakumeek herria diseinatzeko parte aktiboa izan beharra, duten sentsibilitate eta izaera agerian izateko…
“EH BILDUk argi dauka HAPOa diseinatzeko prozesua herritarra izan behar dela; sektoriala, transbertsala eta inklusiboa. Modu horretan bakarrik izango genuke sentsibilitate guztiak identifikatuak izateko eta herritarren beharrizanak beteteko aukera”, adierazi dute.
Joan den asteko mahai ingurua, beraz, hasiera baino ez dela izan aitatu du Lekeitioko EH Bilduk, eta udalak dituen eta edukiko dituen datu eta diagnostikoak herritarren eskura jartzeko ahaleginak egingo dituztela jakitera eman dute. “Herritarrekin batera udalari aurrekariari begirako proposamen osoa aurkezteko”.