Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Iazko moduko aurrekontuak izango ditu Lekeitiok, 8 milioi eurokoak

Lekeitio
2016/03/03
Udalkutxa Udaleko Finantziazio Funtsaren Diputazioari itzuli behar dion 436.287 euroak baldintzatu dute Lekeitioko Udalaren 2016ko aurrekontua. Gastu hori kontuan hartuta, aurrekontua egokitu behar izan dutela azaldu du EAJren udal taldeak. Hala ere, aurtengo aurrekontuak iazkoen nahikoa antzekoak izango dira, beraz, 8 milioi euroko aurrekontua edukiko dute Lekeition aurten ere. Atzo [martxoak 2] iluntzeko osoko bilkuran onartu ziren 2016rako aurrekontuak EAJren aldeko botoekin. Oposizioak aurka bozkatu zuen, eta Gobernuak aurrekontuak egiterakoan erabilitako prozesua salatu zuen EH Bilduk, beste batzuren artean, batzordeetan eztabaidarako aukerarik ez dela egon azpimarratuz. “Partidaz partida ekarpenak egin ditugu, baina diru falta aitzaki, bat ere ez dute onartu”. Aurreko urteekin alderatuta eta zor gutxiago egonik, aurten diru gehiago dagoela aitatu du EH Bilduk, “nahiz eta Udalkutxara dirua itzuli behar den”. Beraz, lehentasunak direla kontua nabarmendu zuten. “Aurrekontuak ez dira egokiak gure ustez, herritarren beharrizanetatik kanpo daude”. Udalkutxara dirua itzuli beharra ere, EAJren ardura dela esan zuen EH Bilduk. “Hirugarren urtez Gipuzkoako udalek diru gehiago izango dute, eta Bizkaikoek, aldiz, gutxiago. Politika fiskala aldatzeko erantzukizuna du EAJk”.
Koldo Goitia alkatea, aurrekontuen aurkezpena egiten.

Koldo Goitia alkatea, aurrekontuen aurkezpena egiten.

Teilatuen konponketa Aurrekontuen gastuaren ia %40 pertsonal gastuetara bideratuko du udalak. Horrez gain, 2016ko aurrekontuetan, hezkuntzak, gizarte zerbitzuek eta herriaren funtzionamendurako oinarrizkoak diren zerbitzuak izango dutela lehentasuna azaldu du EAJren udal gobernuak. Horrela, Hezkuntzara ia 380 mila euro bideratuko ditu udalak, nahiz eta, kontuak egokitzerakoan ikastetxeentzat, guztira, 7.000 euro gutxiago egongo diren. Gizarte Zerbitzuen harrera indartzeko 83.875 euro aurreikusi dituzte, bestalde. Hala ere, udalak Gizarte Larrialdietarako gehitzen duten partida murriztu dute. “Orain arte gastatu dena ikusi dugu, eta horretara egokitu da kopurua. Dena dela, Gizarte Zerbitzuek lehentasuna dute guretzat, eta, beraz, beharrizana egonez gero, diru gehiago bideratuko genuke horretara”, azaldu dute. Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, hitzarmen bat adostuko dute egoitzagaz, sarreraren bat egin behar denean eman beharreko pausoak zehazteko.
Inbertsioak aurrekontuaren %10,71: Udal eraikinetako teilatuak egoera kaxkarrean aurkitu dituztela ere esan dute, eta, ondorioz, horiek konpontzea ere lehentasunezkoa izango dela azaldu dute
Herri lanak, eraikinen mantenimenduak eta ingurumenak ere aurrekontuetako kopuru handi bat eramango dute. Horretara, 556.693 euro bideratuko dituzte. Kirol eta kultur ekintzak sustatzera ere bideratuko du udalak aurrekontuetako kopuru handi bat. Kirolaren atalera 594.431 euro bideratuko dituzte, eta kulturara, 448.147 euro. Euskera eta Berdintasuna lantzeko, berriz, 58.718 euro eta 22.000 euro aurreikusi dituzte, hurrenez hurren. Inbertsioak aurrekontuaren %10, 71 izango dira. Udal eraikinetako teilatuak egoera kaxkarrean aurkitu dituztela ere esan dute, eta, ondorioz, horiek konpontzea ere lehentasunezkoa izango dela azaldu dute. Horretara bideratuko dute, beraz, inbertsioen ataleko kopuru handi bat. Abaroa jauregiko teilatua, Isuntza Arraun elkartearena, kiroldegikoa eta Gaztegunekoa dira aurtengo urtean konpondu nahi dituztenak. “Abaroa jauregiko teilatuaren bigarren fasea burutuko da aurten. Erreteila eginda azpiko arotzeria eta leihoak egitea ezinbestekoa da, berriz ere urik ez sartzeko”, azaldu dute. Guztira, 74.739 euroko aurrekontua izango du jauregiaren teilatuaren zaharberritze lanen bigarren faseak. Abaroa konpontzeko, baina, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzak lortu dituzte. Kiroldegiko teilatuari dagokionez, segurtasun kontu bat ere badela aitatu du EAJk. “Boleibol taldekoak kantxa ezin erabilita egon dira, eta kanpoko erretenak egoera txarrean daude. Gainera, pasealekua bertatik igaroko da, eta segurtasuna ziurtatu beharra dago”. Kirol instalakuntzak konpontzeko 40.000 euroko aurrekontua aurreikusi dute.
Iazko aurrekontuetatik 100.000 euroko superabita dute; egitasmo edo beharrizan berriak egonez gero, kopuru horretara joko dute
Gazteguneko teilatuari dagokionez, bestalde, nahiz-eta aurrekontuetatik kanpo geratu, aurten egitekoak direla jakitera eman dute. “Hala ere, zortzi urte besterik ez dituen eraikin batean urritasunak nondik datozen eta noiz hasi ziren aztertuko dugu, eta erantzukizunak eskatu behar diren ikusiko da”. Teilatuez gain, SanJuan eta Santa Katalina arteko pasealekua ordaintzeko (465.907 euro), San Andres auzoa barrizteko proiektua egiteko (20.000 euro), Herri Antolamenturako Plan Orokorra egiteko (40.000 euro), Garraitz irla eta Santa Katalina barneratuko dituen paisaia ekintza plan bat osatzeko (21.620 euro) eta Hirigune egitasmoaren baitan sartzen den azoka gunea hobetzeko (29.397 euro) eta Eskola gorriko leihoak aldatzeko (60.000 euro) erabiliko dira batez ere, inbertsioen ataleko 866.663 euroak. Bestalde, iazko aurrekontuetatik 100.000 euroko superabita dutela jakitera eman du agintean dagoen udal gobernuak, eta, beraz, egitasmo edo beharrizan berriak egonez gero, kopuru horretara joko dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.