Ispasterko udaleko informazioa Whatsapp eta email bidez jaso daiteke
Udalak bandoetan, herriko iragarki oholetan eta webgunean jartzen duen informazioa jasoko dute herritarrek.
Zerbitzu honetan baliatu gura duten bizilagunek udaletxean egin behar dute eskaria. Bertaratzerik ez dutenek ondorengo telefono zenbakietara deitu dezakete eskaria bideratzeko: 946 842 999 / 946 844 025 / 638 736 759 / 638 736 627. Era berean, udaleko posta elektronikora mezu bat idatzi daiteke: udala@ispaster.net.