Datorren
domekan [martxoak5] emango ditu bere lehen pausuak Akarregi taldeko zesta-punta eskola berriak.
11:00etan egingo dute aurkezpena Santi Brouard frontoian, eta eskolako arduradunez gain, ekitaldian federazioko ordezkariak egongo dira.
Puntista gazteak, Xisteraren aurkezpenean.
Lekeitioko eskola ere Euskal Herriko klub guztiak batzen dituen Xistera elkartearen baitan kokatuko da, eta zesta-punta harrobitik bultzatzea izango dute helburu.
Aurkezpenagaz gain, eskolako neska-mutilek erakustaldi bat eskainiko dute.
Orain dela bi hilabete EreƱon beste talde baten irekiera bizi ostean, Lekeitioko irekierak haize berria ekarriko diola zesta-puntari adierazi dute Xisterako arduradunek.
Era berean, Xisterak lehiaketa zirkuitu bat antolatzen jarraitzen duela azaldu dute. “Hasiera atzeratu egingo da apur bat, baina, apurka-apurka itxira hartzen ari da”.