Urkaregi inguruak, gerra eremu zabala hartzen du bere baitan. Inguru horretan gertatutakoa argitu eta ikertu nahian dihardu orain dela hilabete batzuetatik
Ahaztuen Oroimena elkarteak. Beste batzuen artean, Zelaietaburu inguruak garbitu eta gerra lekua berreskuratzeko lanak hasi zituzten.
2016ko urtarrilean, Zelaietaburuko gainean, borrokalari antifrankisten kokapenetako bat berreskuratu eta garbiketa lanetan zenbiltzala hortz orde bat agertu zen. Beraz, garbiketa lanak eten eta dagozkien arduradunei berri eman ondoren, Aranzadi Zientzia elkarteko kideek gidatuta Zelaietaburuko gune hori aztertuko dute bihar [martxoak 5], gorpuzkirik agertuko balitz beharrezko neurriak hartzeko.
Zelaietaburu, gerra lekua. Argazkia: Ahaztuen Oroimena
“Orain, haien borrokaren oroimenean, haien duintasuna goraipatu eta desagertutzat jo zituzten senideengana gorpuzkiak bueltatzeko aukera dago. Bizi osoko jakinminari, saminari, ein batean amaierari bide emanez”, adierazi dute Ahaztuen Oroimena 1936 elkartekoek.
Goizean egingo dituztela lanak aurreratu dute Ahaztuen Oroimenakoek.