Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Berriatua eta Mutriku Euskal Herriko kluben Txapelketako garaile

Berriatua,Markina-Xemein,Mutriku
2016/03/07
Euskal Herriko Kluben arteko txapelak jantzi dituzte asteburuan, Berriatuko eta Mutrikuko zesta-punta eskoletako pilotariek. Gazte mailan nagusitu dira Mutrikuko Danok Bat taldeko puntistak, Berriatua berriz, nagusien mailako eta ohorezko mailako irabazlea izan da. Asteburuan amaitu da Euskal Herriko kluben arteko Txapelketa. Lau herrialdeetan jokatu dira jaialdiak, pilota modalitate guztietan. Markina-Xemeingo frontoi nagusian lortu zituen zesta-puntako bi tituluak Berriatuak, zapatuan. Ohorezko mailako lehia Antxon Alberdik eta Gorka Aldazabal Ubillak irabazi zuten Donostiko Alberro anaiei 35 eta 23 irabazita. Maila handia erakutsi du Berriatuko bikoteak ligaxka osoan, partida bakarra galduta, eta zapatuan ere ez zuten hutsik egin. 10. tantora arte berdintsu ibili ziren bikoteak, baina hortik aurrera ihes egin zieten Berriatuko pilotariek Donostiakoei partida erraz irabaziz.
Berriatuko eskolako pilotari eta arduradunak txapelketak irabazi ostean. Argazkia: Berriatuko Zesta-Punta Eskola

Berriatuko eskolako pilotari eta arduradunak txapelketak irabazi ostean. Argazkia: Berriatuko Zesta-Punta Eskola

EH Ligako partida estuagoa izan zen. Berriatuko zein Mutrikuko Danok Bat taldeko pilotariak partida bikaina eskaini zuten, eta beraz, partida luze eta gogorra izan zen pilotarientzat. Aste guztia partida hori prestatzen ibili ondoren, joko ona erakutsi zuten Julen Iriondo eta Txomin Bereziartua Berriatuko eskolako pilotariek. Hasieratik jarri ziren aurrean, bost-sei tantoren aldeagaz eta alde hori mantentzea lortu zuten amaieran ere. 35 eta 30 irabazi zieten amaierara arte gogor borrokatu zuten Goenagari eta Andonegiri.
Barikuan, Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatu zuten pilotari eta arduradunak.

Barikuan, Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatu zuten pilotari eta arduradunak. Argazkia: Danok Bat

Barikuan, Mutrikuko Miruaitz frontoian, gazteak eta kadeteak izan ziren protagonistak. Gazte mailan, esaterako, etxean geratu zen txapela. Danok Bateko Ekaitz Mendizabal Goixerrik eta Mikel Manzisidorrek 35-18 irabazi zioten Gasteiz Jai Alaiko Aaroni eta Larrazabali. Danok Bateko arduradunen iritziz, bi bikoteen arteko lehia oso estua izan zen lehen tantoetan. “Gure bikotea, hasieratik, ondo hasi zen, eta gerokoan, markagailuan aurrea hartzea lortu zuten. Aurkari bat beste buruarekin haserretu, eta hormari ostikoa eman, eta mina ere hartu zuen. Hortik aurrera, Goixerrik eta Manzisidorrek nahikoa erraz lortu zituzten azken tantoak”. Kadete mailan, berriz, Markina-Xemeingo puntistek ezin izan zuten txapelik lortu. Kepak eta Danelek 19-30 galdu zuten Zumaiako Agirreren eta Lopezen aurka. Zumaiarrek partida hasieratik lortu zuten abantaila mantendu zuten azken tantora arte. Iparraldeko txapela ere bai Mutrikuko Danok Bat pelotazale elkarteko gazteek, gainera, Iparraldeko txapelketaren finala ere jokatu zuten zapatuan [martxoak 5] Biarritzeko Euskal Jai Berri pilotalekuan, gazte mailan. Danok Bateko Goixerrik eta Manzisidorrek ez zuten partida ondo hasi, baina tantoak egin ahala, konfiantza hartzen joan ziren, eta azkenean, 35-25 irabazi zioten Donibane Lohitzuneko bikoteari. Bikoteak, hartara, bi txapel lortu ditu asteburuan.
Iparraldeko Txapelketako finalistak

Iparraldeko Txapelketako finalistak. Argazkia: Danok Bat

Eskupilota Azkoitiako Gurea pilotalekuan jokatu zituen EH kluben arteko 22 urte azpikoetako finalak Markina-Xemeingo taldeak. Partida gaitza zeukaten aurretik LAZPKEren kontra, eta ahalegindu ziren arren, Arrizabalagak eta Arrasatek ez zuten txapelik lortzerik izan. Markina-Xemeingo bikoteak ligaxka bikaina egin du, baina, bertan ere, ezin izan zioten LAZPKEri irabazi eta berdina gertatu zaie finalean ere. 11 eta 15 tantora joan ziren irabazten, baina LAZPKEko bikoteak markagailuari buelta ematen jakin zion. Markina-Xemeingo kadeteak ere maila onean ibili dira eta finalen atarietan geratu ziren, azken finalaurrekoa galduta.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.