Ondarroako udal ordezkariek jakitera eman dutenez, Kaminaldeko lur jausiaren eraginez auzorako sarbidea itxita dagoen bitartean, alde zaharretik bideratuko da ibilgailuen sarrera eta irteera. Udalak, ahal den neurrian, ibilgailua ez erabiltzeko deia luzatu nahi izan die herritarrei.
Semaforoa Ondarroako eliza parean. Argazkia: Ondarroako Udala
Erabaki hori, hain zuzen ere, barikuan [martxoak 4] auzotarrekin egindako batzarrean adostu zen, eta hartara, zapatutik [martxoak 5] aurrera alde zaharretik zirkulazioa bideratzeko semaforoak jarri zituzten martxan.