Ornitho.eus zientzia atari bat da, herritarrei zabalik dagoena eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako
naturari buruzko informazioa biltzen eta zabaltzen duena.Plataforma Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beste hainbat eragileren laguntza ere jasotzen du, tartean, Euskal Kostaldeko Geoparkearena.
Orain, Geoparkeko eta Aranzadiko ordezkariek sinatu duten
hitzarmenari esker,
Geoparkeak Interneteko
plataforma hori
zabaltzeko konpromisoa hartu du. “Aurrerantzean, Geoparkeko ordezkariek Euskal Kostaldeko Geoparkeari buruzko datuak kudeatuko dituzte. Bai eta Geoparkea osatzen duten hiru herrietan (Mutriku, Deba eta Zumaia) plataforma erabiltzeko
formazio saioak eskini ere”. Oraindik datak zehazteke badituzte ere, saio horietan espezieak idenfitikatzen eta plataforma erabiltzen erakutsiko dute Geoparkeko kideek.
Izan ere, naturari buruzko informazioa biltzeaz gain, plataforman, hiru lurraldeetan dauden
bizidun taldeen aipuak ere
erregistratzen dira. “2015ean, esaterako, 65.000 aipu erregistratu ziren, gehienak hegaztienak.
Ornitho.eus, gainera, mugikorretik ere kontsultatu ahal da,
Naturalist aplikazioari esker (Androis sistema eragilea erabiltzen duten mugikorrentzako).