BIDEOA: Markina-Xemeingo Bagaittun emakume taldea.
Iluntzean Lea-Artibain eta Mutrikun elkarretaratze asko eta asko egingo badira ere, egunez, eskoletan eta ikastoletan hainbat ekintza egin dituzte egun honen harira.
Mutrikun, esaterako, Goizeko Izarrako ikasleak eta irakasleak kalera atera dira. Ikasle bakoitzak panpin bat egin du herria apaintzeko. Horrez gain, berdintasunezko gizarte batekin pentsatuz, ikasgela bakoitzak esaldiak egin ditu. Eta kalera aterata, bi ekintza horiek bat egin dituzte.
Lekeition ere eskola publikoko ikasle eta irakasleak kalera atera dira eta berdintasunean bizitzeko eskubidearen aldeko aldarriak egin dituzte, ekintza koloretsu batekin.
Komukazio ez-sexista
Joan den astean, bestalde, berdintasunerako bidean laguntzeko konpromisoa agertu zuten 51 hedabidek eta publizitate agentziak, Hitza barne. Hain zuzen ere, Publizitate eta komunikazio ez-sexistarako kode deontologikoa sinatu zuten. Besteak beste, estereotipoen aurka borrokatzeko eta andreak ikusgai egiteko irizpideak ezarri dituzte. Komunikazio eta publizitate enpresek, gainera, jardueran ez ezik, euren egituran ere berdintasuna sustatzeko konpromisoa hartu dute: adibidez, ardura postuetan andreen presentzia sustatzea.
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren arabera, “helmuga baino, kode deontologikoa bidearen hasiera da”. Haren arabera, emaitzak epe ertain eta luzera sumatuko dira; “baina gutxiago lortuko litzateke ezer egingo ez bagenu”. Izan ere, hedabide zein publizitate agentziak “aldaketarako eragileak” direla uste du Landaidak.
EGITARAUA (MARTXOAK 8)
Joan den asteburuan ere, hainbat ekintza egin dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun, Ziortza-Bolibarren, Lekeition eta Mutrikun, esate baterako.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.