Sirian gerratik ihes egiten ari direnei edo bertan bizi direnei laguntzeko asmoz, ume-eramaileak (motxilak, zapiak…) biltzeko kanpaina solidarioa hasi dute Donostian. Herritarrek hainbat lekutara eraman ahal dituzte umeak eramateko elementuak, tartean Mutrikuko Txalaparta kafetegira.
Funtsean, gurasoek gurasoei laguntzea da helburua. Eta
egitasmo solidarioa ere horrela jaio dela diote
Nagore Garcia de Vicuña eta Marian Bernalek. “Ameriketako Estatu Batuetako emakume batek, Siriatik ihes egiten ari zirenek zituzten zailtasunak ikusita, berak erabilitako ume-eramailea bidaltzea erabaki zuen. Horrez gain, beste asko era bildu eta bidali zituen”.
Ekintza horren berri
sare sozialen bidez eduki zuen Garcia de Vicuñak. Eta Euskal Herrian ere horrelako egitasmo bat egin beharko litzatekeela iritzita, Siriako errefuxiatuen kanpamendu batean lanean zegoen batekin harremanetan jarri zen. “Hark Eibarren dagoen errefuxiatuei laguntzeko elkartearekin jarri gituen kontaktuan”.
Dena ondo lotu zutenean, sare sozialen bidez
egitasmoaren berri ematen hasi ziren. “Gure egunerokotasunean ume-eramaileak askotarako balio izan badigute, zer esanik ez gerratik ihesi ari direnentzat edota bertan bizi direnentzat”, azaldu dute.
Egitasmoaren
helburua ahalik eta ume-eramaile gehien biltzea eta siriarrei erraztasunak ematea dela gaineratu dute.
Nagore Garcia de Vicuña: “Ume-eramailearen lana laguntzea da; kaxoi baten gordeta ez du ezer egiten. Proiektu solidario honekin bat egitean, baina, ume-eramaileak bere funtzioa betzen jarraitzen du”
Errefuxiatuei laguntzeko Eibarko elkarteko kideek jakitera eman dutenez, biltzen den material guztia Madrilen dagoen eta Siriari abesa emateko helburua daukan elkartera bidaliko da. “Behin Madrilen dena bildu eta gero, handik
Siriara bidaliko dute. Baina ez dute errefuxiatuen kanpamenduetara bidaliko, Siria barrura baizik”.
Garcia de Vicuñak eta Bernalek duela gutxi abairazi zuten proiektu solidarioa, eta egun gutxitan Euskal Herri eta Espainia osoan 30 saltokik baino gehiagok bat egin dute bilketarekin.
Egitasmoaren bultzatzaileek azaldu dutenez, ume-eramaileek lasaitasuna ematen dute. “Umea zurekin dagoela sentitzen duzu. Eta Sirian bizi duten egoerarekin, sentsazio hori edukitzea lasaigarria da2.
Laguntzea helburu
Aldi berean, eurek erabili izan duten eta poz asko eman dien ume-emaileak beste batzuei ematea milioika umek eta euren familiek bizi duten egoera hobetzeko balioko duela diote. “Ume-eramailearen lana laguntzea da; kaxoi baten gordeta ez du ezer egiten. Proiektu solidario honekin bat egitean, baina, ume-eramaileak bere funtzioa betzen jarraitzen du”.
Beraz, ume-eramailea duten eta dagoeneko erabiltzen ez duten herritar guztiei egitasmo solidarioagaz bat egiteko deia egiten diete.
Nora eraman
Mutrikuko Txalapartara eramateko aukeraz gain,
Donostian ere hainbat lekutara eraman ahal dela aurreratu dute Garcia de Vicuñak eta Bernalek: Maria Reina ikastolara, Pinpilinpauxa dendara, Ekodenda Ulia, Strogoff bulegora edo Amarako, Intxaurrondoko edo Groseko Kabi Etxeak elkarteetara.