Gure Esku Dago herri dinamikek antolatuta, Gabonetan bertan behera geratutako kriseiluen ekintza egingo dute barikuan [martxoak 11] eta zapatuan [martxoak 12] Lea-Artibain eta Mutrikun. Horrez gain, Ispasterren, ekainean egingo duten herri galdeketaren inguruko hausnarketa ere egingo dute.
Barikuan, 19:00etan, Ispasterko Iñigo Egiluz aretoa erabakitzeko eskubidearen alde dauden herritarrekin beteko da. Lehenik eta behin, Arrankudiagan erabakitzeko eskubidearen inguruan eduki duten esperientzia kontatuko du hango herritar batek. Ostean, ekainean egingo duten herri galdeketarako galderaren inguruko adibide ezberdinei buruz hausnartuko dute. Hausnarketa hori Karmele Olabarrietak eta Iñigo Urrutiak bideratuko dute.
Mutrikun kandelekin egingo dute ekintza, herriguneko etxe asko eta asko egurrezkoak direlako; Ondarroan eta Aulestin zapatuan egingo dute ekintza eta gainerako herrietan barikuan
Behin hori eginda, galdeketarako sortutako batzorde sustatzailearen aurkezpena egingo dute. Eta gero, 21:00ak aldera, kriseiluak zeruratuko dituzte, plazatik.
Ispastertarrek egin modura, Lekeition, Etxebarrian, Markina-Xemeinen eta Mutrikun ere barikuan egingo dute ekintza. Hori bai, beste herrietan kriseiluak aireratuko badituzte ere, Mutrikun, herriguneko etxe asko eta asko egurrezkoak direla eta, kriseiluak zeruratu ordez kandelekin hautestontzi bat Euskal Herriko maparen barruan irudikatuko dute.
Ondarroan eta Aulestin, ostera, zapatuan egingo dute kriseiluen ekintza.
ORDUTEGIA:
BIDEOA: Zer da Gure Esku Dago eta zertan oinarritzen da? Hemen HITZAk otsailean egindako bideo erreportajea:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.