Eguen goizaldean lapurretan egin zuten Aulestiko Atxagarai aterpetxean (Santa Eufemi) eta elkarte ezberdinek erabiltzen duten lokalean, herrigunean. Horrez gain, frontoian dagoen eta argia denbora tartez pizteko erabiltzen den dirua sartzeko kutxa lapurtzen ere saiatu dira. “Ez dute material asko lapurtu, baina apurtu bai egin dutela”, azaldu du Mikel Antsotegi Aulesiko alkateak.
Atxagarai aterpetxeko atea, apurtuta.
Atxagarai aterpetxeko atea.
Elkarteen lokaleko atea.
Frontoiko kutxa.