Arkupetik irten eta Guen Kalean zehar ibili ondoren Zelaiaren aurrean amaitu du ibilaldia Markina-Xemeingo batukadak gaur eguerdian. Giro ona jarri du kaleetan zehar orain dela hile gutxi martxan jarri zen talde berriak.
Batukada morea gaur goizean Markina-Xemeingo Guen Kalean zehar. Argazkia: Bagaittun
Iluntzean ere, atera da batukada kalera, eta
Banaka asko gara, alkartute gehixa! lelopean Markina-Xemeingo kaleetan zehar egin den manifestazioari lagundu dio.
Martxoaren 8aren harira hainbat ekitaldi egin dira Lea-Artibaiko herrietan asteburu honetan ere. Atzo iluntzean, esate baterako, K-Tum-K batukadak jarri zuen martxa Aulestin, eta ipuin kontalaria egon zen Berriatuko udal liburutegian. Markina-Xemeinen, Berriz, Emarock erakusketari hasiera eman zioten proiekzio emanaldi bategaz eta kontzertua ere eskaini zuten.
Emarock Kontzertua, atzo Uhagonen. Argazkia: Uhagon kulturgunea
Bestalde, herriko hainbat emakume sortzaileren lanak egongo dira ikusgai Markina-Xemeingo erakusleihoetan, martxoaren 13a arte.
Ondarroan Emakume egunaren harira asteburu honetarako antolatutako ekintzak bertan behera geratu dira KamiƱaldeko lur jausiak herrian eragin duen egoera dela eta.