Argiak piztu dira Lea-Artibain eta Mutrikun, erabakitze eskubidearen alde
Gure Esku Dago herri dinamikek antolatuta, kriseiluen ekintza egin dute asteburuan Lea-Artibain eta Mutrikun, Euskal Herriko beste hainbat herritan modura. Markina-Xemeinen, Etxebarrian, Lekeition, Ispasterren eta Mutrikun bariku iluntzean egin zuten; Aulestin eta Ondarroan, zapatuan.
Guztietan herritar guztiek erabakitzeko eskubidea dutela eta hori bermatzeko eskatu zuten.
Mutrikun, esaterako, nahikoa jende bildu zen. Goiko Plazan kandelak banatu ostean, herritarrek Beheko Plazara arteko bidea egin zuten, trikitilariek lagunduta. Behin beheko plazan, hautestontzi bat irudikatu zuten kandelekin. Haren barruan, Euskal Herria irudikatzen zuen irudia zegoen. Taldeak, gainera, gauzak beste herri batzuetan baino “lasaiago” hartu nahi izan dituztela agertu zuen. Horrez gain, 2017 herri galdeketa egiteko urte “egokia” dela jakitera eman zute herri dinamikako kideek. Horretarako, baina, herritar gehiagoren babesa behar dela gaineratu zuten. Konpromisoak hartu eta bazkide egiteko eskaera egiteaz gain, kolore guztietako herritarrak egitasmora gehitzea animatu zituzten.
Etxebarrian, barikuan, 80 bat lagun bildu zituen ekintzak.
Markina-Xemeinen ere ondo joan zen dena; 500 kriseilu salduta, oso balorazo positiboa egin dute herri dinamikako kideek.
Lekeitio, haize bolada galantak ekimena oztopatu arren, kostata, baina lortu zuten laupabost kriseilu zeruratzea.
Beste alde batetik, Ondarroan, Kamiñaldeko lur jausia zela eta, ekintza bertan behera geratu zen.