Donostiako Zinemaldiaren 58. edizioko Sail Ofizialean, lehiaketatik kanpoko emanaldi batean aurkeztu zuten dokumentala. Argazkia: Donostiako Zinemaldia
Zainduz programaren barruan prestatu dute emanaldia. Lea-Artibai Mankomunazgoaren, Ispasterko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, menpekotasuna duten pertsonen familiek aisialdirako tartetxo bat izango dute aukeran.
Era berean, Ispasterko udaletik jakitera eman dutenez, interesatuta dauden guztiek ere parte hartu ahalko dute egueneko emanaldian.
17:00etan hasita,
Bicicleta, Cuchara, manzana dokumentala ikusiko dute, udalerriko Iñigo Egiluz aretoan.
Maragall protagonista
2010ean estreinatu zuen Carles Bosch zuzendariak Alzheimerra lantzen duen dokumentala. Pasqual Maragall Kataluniako Generalitateko presidente izandakoa da protagonista; 2007ko udazkenean diagnostikatu zioten gaixotasun hori. Haren emazte Diana Garrigosa eta beste zenbait senide ere agertzen dira dokumentalean.
Maragallen eguneroko borroka islatzen da ikus-entzunezkoan. Hark gaisotasunaren berri publikoki eman eta ondorengo bi urteetako gertakerien ibilbidea kontatzen du, Alzheimer-ri buruz kontzientzia hartzeko helburuagaz egindako lan honek.
Besteak beste, dokumental film onenaren Goya saria jaso zuen 2014an.