Markina-Xemeingo erredakzioan egon dira gaur goizean [martxoak 16], ordubete inguruko bisitan. Eskualdeko komunikazio proiektua bertatik bertara ezagutu ahal izan dute, kazetarien azalpenen bidez. HITZAren eguneroko jarduna zelakoa den eta kazetari lanaren xehetasunak jaso dituzte, papereko edizioarenak zein edizio digitalarenak. Aste Santutik bueltan Komunikabideen gaia lantzeko baliogarria izango dute gaurko bisita.
Zaldupeko LH2ko neska-mutilak, azalpenak entzuten
Azalpenak jasota, argazkia atera dute Eider Mugartegi kazetaria ondoan zutela, bulegoaren atarian, “alai-alai”.
Zaldupeko LH2ko neska-mutilak, Markina-Xemeingo erredakzioan
HITZAren erredakzioa bisitatu nahi duten
ikastetxeek bariku goizetan izango dute horretarako aukera, aldez aurretik hurrengo telefono honetara deitu eta hitzordua zehaztuta: 94-684 44 36.
Ikasleak, Hitzako kazetari Mugartegigaz eta irakasleekin