Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak banatzen dituen 2015eko Resurreccion Maria Azkue Literatura Saria jaso du Elene Etxaniz Uribe ondarrutarrak, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Bi erakundeek antolatzen dituzten sariek
idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia.
Etxanizek, hain zuzen ere,
narrazio kategorian, A mailako hirugarren saria eskuratu du Xabier Kintana Euskaltzaindiako idazkariaren eta Adolfo Arejita sailburuaren eskutik,
Bizitzaren margoak beharragatik. Zubi Zahar herri ikastolako ikasleak adierazi duenez, pozik jaso du 180 euroko saria.
Azkue sarien banaketa. Argazkia: Euskaltzaindia
Urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, beti ere Euskaltzaindiak izendatuta. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira:
- A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni
- B mailan: Miren Billelabeitia, Amaia Jauregizar eta Jabier Rojo Cobos