Areitzaga gunea garbi-garbi utzi dute
Zuhaitz Eguneko parte hartzaileek. Domeka goizean Arkupean batuta, Atxondoa auzoan, San Jazintorako bidean, dagoen atseden-lekuko sasi guztiak kendu eta zuhaitzak inausi zituzten
Ekozain ekologia taldekoen gidaritzapean.
Ume eta nagusiak Areitzaga gunea garbitzen. Argazkia: Ekozain
Goiz osoa egin zuen lanean, ume eta nagusiez osatutako lantaldeak, eta eguerdirako lana amaitu eta mokadutxoa hartzeko aukera izan zuten. Berriz ere erabilgarri geratu da Areitzaga.
Areitzaga garbitu ondoren mokadu bat hartzen. Argazkia: Ekozain
Areitzaga, garbituta. Argazkia: Ekozain