Gaur [martxoak 17], 09:00etan,
Europako Geoparkeen sarearen 37. koordinazio batzarraren irekiera ekitaldia egin da, Itziarren. Bertan, Mutrikuko, Debako eta Zumaiko alkateak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua izan dira, besteak beste.
Batzarra Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Batzarra, hain zuzen ere,
nazioarte mailako lehen bilera da, UNESCOren Munduko Geoparkeen programaren izendapena jaso eta gero, eta, zapatura bitartean,
Euskal Kostaldeko Geoparkea Europako geokontserbazio eta geoturismoaren epizentro bihurtuko da. Bertan, Geoparkeen Europako Sarea osatzen duten 69 geoparkeetako ordezkariak, UNESCOko goi ordezkariak eta nazioarteko adituak bilduko ditu.
Batzarraren irekiera ekitaldia
Guztira,
Europako 140 parte hartzaile elkartuko dira. “
Egunotan Geoparkean egiten ari diren batzarraren helburua zera da, Unescoren izendapenak sortutako erronka eta aukera berrien aurrean esperientziak partekatzea eta ekimen eta jarduera bateratuen koordinazioa eztabaidatzea”.
Zapatuan [martxoak 19], biltzarrari amaiera emateko, E
uskal Kostaldeko Geoparkeko interesgune geologiko eta kultural nagusienak ezagutzeko irteera egingo da. Zumaia, Deba eta Mutriku bisitatuko dituzte 90 bat lagunek, eta Geoparkean egin diren kontserbazio jarduera ezberdinak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute.
Biltzarraren irekiera ekitaldia, Itziarren
Mutrikura, hain zuzen ere, 17:30ak aldera iritsiko dira bisitariak, eta herrian, Nautilus ikasgune geologikoa, eliza eta Bentalekua museoa ikusiko dituzte, besteak beste. 19:00etan Miruaitz frontoian elkartuko dira denak; Danok Bat elkarteko gaztetxoek zesta-punta partida jokatuko dute, eta Zelai harrijasotzaileak erakustaldia egingo du.