Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Lea Artibai Ikastetxeak gazteak laneratzeko programa aitzindaria jarri du abian

Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2016/03/17

Lea Artibai Ikastetxeak eskualdeko langabetuen laneratze aukerak hobetzeko proiektu berritzailea aurkeztu du. Gazte Bermea sisteman izena emanda dauden 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektu berritzailea da Lehen Job Lab, eta Europako Gizarte Funtsaren finantzazio partekatuan 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan kokatzen da.

Gazte bat praktikak egiten Lea Artibai Ikastetxean. Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea

Gazte bat praktikak egiten Lea Artibai Ikastetxean. Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea

“Proiektua dohaineko prestakuntzarako programa batean datza eta azken helburua parte-hartzaileen %80a laneratzea da. Horretarako inguruko enpresekin elkarlana ezinbestekoa da, prestakuntza bukatzen dutenentzat praktikak eta lan-kontratuak egitea ahalbidetuko dute eta”, azaldu dute ikastetxekoek.

9 hilabeteko kontratua eta praktikak enpresetan

Programaren hasieran Lea Artibai Ikastetxeko orientatzaileek elkarrizketa egingo dute interesatuekin, proiektuak dituen lerro ezberdinetatik bakoitza zeinetan kokatzen den definitzeko; azken helburua beti ere, lana aurkitzeko aukerak handitzea izango dela nabarmendu dute.

Ikastetxeak emandako xehetasunen arabera, hautatutako pertsonek 120 orduko ikastaroa izango dute eta bertan ondokoak landuko dituzte: konpetentzia sozialak, pertsonalak eta emozionalak, enpresarialak eta kudeaketarako konpetentziak. Edukien artean, erabakiak hartzeko gaitasuna, lan-taldean aritzea, sormena eta komunikazioa landuko dituzte besteak beste.

Hasierako prestakuntza saio hauen ondoren, konpetentzia teknikoen garapena etorriko da. “Kasu horretan berariazko prestakuntza jasoko dute parte-hartzaileek eta ondoren praktika egingo dituzte enpresetan. Proiektuan bederatzi hilabeteko kontratuarekin lotuta datozen bi espezialitate nabarmentzen dira: mekanika, alor horretan gaitasunak dauzkaten pertsonentzat, eta berrikuntza esparruan, alor horretan teknikari moduan prestatu nahi direnentzat”. Halaber, parte-hartzaileen profilaren arabera, ibilbide osagarriak ere badaudela proiektuan jakitera eman dute.

Lehen Job Lab programan parte hartu nahi dutenek www.leartik.com orrialdean eman dezakete izena.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.