Yolanda Arrietagaz kontu kontari ibili dira, Markina-Xemeingo gurasoak
Herri Bibliotekan. Umeekin liburuak irakurtzen dituztenean nola jardun eta zer egin azaldu zien Etxebarriko idazleak joan den zapatuan [martxoak 12] egindako ekitaldian. Haur literaturaren
ahozko baliabideak ezagutu zituzten modu praktikoan, jokoaren eta irudimenaren bidez. Liburutegian zer egin eta intereseko liburuak aukeratzeko jarraibideak eman zizkien Arrietak.
Yolanda Arrieta idazlea tailerra ematen. Argazkia: Herri Biblioteka
Helduak, Yolanda Arrietaren gidaritzapean, haur literatura lantzeko oinarrizko ezagutzak jasotzen zituzten bitartean, umeak eskulanak egiten aritu ziren Sormen Tailerrekoen laguntzagaz. Era askotako lanak egin zituzten, gustura-gustura.
Umeak eskulanak egiten Herri Bibliotekan. Argazkia: Herri Biblioteka