Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zapatuan egingo dute Aulestiko zaldi-mando proben lehen saioa

Aintzina Monasterio
Aulesti
2016/03/17
21:30ean hasita, Koba aulestiarra, Itziarko (Gipuzkoa) Etxeberri, eta Mungiako Goieta tabernako ordezkaria ariko dira nor baino nor gehiago. Domekan, 18:00etan hasiko da lehia, eta hilaren 21ean, 23an eta 24ean 21:00etatik aurrera egingo dituzte saioak. Domekako proban hiru parte hartzaile hauek egongo dira: Jose Luis Idoeta aulestiarra, Errotatxu urduliztarra, eta Patxua markina-xemeindarra. Astelehenean, berriz, Imanol Etxeberria (Ortzaika), Nabarniz jatetxeko ordezkaria, eta Jose Angel Lopez (Laudio) ariko dira lehian. Eguaztenean lau partaide izango dira: Nabarniz jatetxea, Kortezubiko Txertudi, Mañuko Erauskin, eta Mallabiako Aterpe. Zaldi-mando proben azken saioa eguenean jokatuko dute, eta eguaztenean bezala lau parte hartzaile egongo dira. Muruetatik Kamiñoko jatetxea ariko da lehian, Ajangiztik Burgo, Aulestitik Maider Uriarte, eta Mungiatik Goieta taberna. Aulestiko Harri Barria Probetan Aulestiko Harri Barria erabiliko dute, 900 kilokoa 80 kiloko gainkargarekin. Halaber, abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izango da. Horrela izan ezean, gehiago duten kilo bakoitzeko beste kilo bateko gainkarga izango dute. Probak hasi baino ordu bete lehenago egingo dituzte pisaketak Bizkaiko Kirol Federakundearen oniritziagaz. Sari ugari Sari potoloak prestatu dituzte txapelketarako. Izan ere, lehenengo hamarrentzako sariak egongo dira. Irabazleak 800 euro, Aulestiko udalaren manta eta Urdakik emandako urdaiazpikoa jasoko ditu. Bigarrenarentzat txakolin kaxa bat eta 700 euroko saria egongo da, eta hirugarrenak 650 euro eta hiru txakolin botila hartuko ditu. Bestalde, Lea Artibai mailako sariei dagokienez, eskualdeko lehenengo hirurek sari bana jasoko dute. Lehenengoak 200 euro, Ibetarrik emandako manta eta Sagarmiñak emandako txakolin kaxa jasoko ditu. Bigarrenak 150 euroko diru-saria eta hiru txakolin botila eskuratuko ditu, eta hirugarrenak, berriz, 115 euro eta hiru txakolin botila irabaziko ditu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.