Musika doinuek jarriko diote punttua bariku gauari Mutrikuko Gaztetxean. Izan ere, bi kontzertu izango dira gaur [martxoak 18]. Mutrikuko Rock Kolektiboak (MRK) eta Gaztetxeak antolatuta,
Anari eta Mara Mara hirukotea izango dira taula gainean, 22:00etatik aurrera.
Zure aurrekari penalak izenburua daraman azken lanarekin helduko da Anari Mutrikura. Azkoitiarrak iazko urrian kaleratu zuen bere azken LPa, bIDEhUTS diskoetxearekin. Artistak berak dioenez, “kasualitatez” hasi zen musika munduan, eta “kasualitatez” heldu da ondorengo dena ere: kontzertuak, musikari lagunak, diskoak… Eta diskoen artean, iraupen luzeko (LP) bosgarrena dakar esku artean.
Anari. Argazkia: Anari
Mara Mara hirukotea, aldiz, orain bost urte mamitu zen, Luis Vilek eta Igor Arzuagaren eskutik. Gerora proposatu ziotenĀ Juncal Altzugarairi akustikoa egitearena. Hiruren artean, poesian murgilduta, musikak bide berriak hartu zituen: Kabareta, mendebaldeko rocka… barrura begiratzeko gonbidapen bat.
Kontzerturako sarrerek 6 euro balio dituzte, eta
Zubiaram eta Zubixa tabernetan daude eskuragarri.