Eguaztenean [martxoak 16] hasi zen Europako Geoparkeen Sarearen 37. Biltzarra, Itziarren. Eta gaur [martxoak 19] amaitu da, Mutrikun. Europako Geoparkeen Sarea osatzen duten 69 geoparkeetako 140 ordezkari bildu dira. Eta hain zuzen ere, ordezkari guzti horiek Euskal Kostaldeko Geoparkea goiti-behera ezagutzeko aukera eduki dute. Izan ere, bilera asko egin badituzte ere, lau egunetan Geoparkea osatzen duten herriak bertatik bertara ezagutu dituzte.
Mutrikun, eguraldia aldeko eduki ez badute ere, herriko ondarea eta historia ezagutu dute: Nautilus interpretazio zentroa, eliza, herriguneko kaleak, elkarte gastronomiko bat, portua, bentalekua… 17:00etan hasi dira Mutriku ezagutzen. “Guztira 100 pertsona izan dira Mutrikura etorri direnak. Baina bi taldetan banatu ditugu: geologoak eta geologo ez direnak”, azaldu dute Euskal Kostaldeko Geoparkeko ordezkarie.
Geologo ez zirenak Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko kudeatzaileagaz eta dinamizatzaileagaz ibili dira. Geologoak, ostera, Asier Hilario Euskal Kostaldeko Geoparkeko geologoagaz egin dute bisita. Talde baten zein bestean, Mutriku ondo-ondo ezagutzeko aukera eduki dute.
Bentalekuak, esaterako, geoparkeetako ordezkarien arreta piztu du. Izan ere, urteak atzera arraina nola saltzen zen jakin ahal izan dute.
Bisita gidaturekin amaitzeko, Beheko Plazan txalaparta saio bat eskaini diete bi herritarrek. Eta ostean, ordezkari guztiak Miruaitz frontoira joan dira. Han zesta-punta partidu bat eta harri-jasotze erakustaldia eduki dute.
Aitor eta Mikel Mansizidor anaiek (urdinak) eta Jon Goenagak eta Xabier Arrizabalagak zesta-puntan nola jolasten den erakutsi die, partidu batekin.
Ostean, Jon Gisasola harrijasotzaileak bere erakustaldia egin du; geoparkeetako ordezkariak zur eta lur geratu dira pisu handiko harriak jasotzeko Gisasolak erakutsitako trebeziarekin.
Taldeko argakia aterata eta bertoko produktuak dastatuz amaitu da ekitaldia eta ondorioz, Europako Geoparkeen Sarearen 37. Biltzarra.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.