Domekan [martxoak 20], Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatu zen GRAVNI federazioen arteko txapelketako bigarren jardunaldian Gipuzkoak zesta-puntan irabazi du Bizkaiaren aurka izandako neurketa. Gipuzkoarrek, hain zuzen ere, gazte, 22 urtez azpiko eta nagusi mailako hiru partidak irabazi dituzte.
Gazte mailako partidari dagokionez, Mutrikuko Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidorrek (Gipuzkoa)
35-30 irabazi zioten Markina-Xemeingo Gotzon Mandiolari eta Berriatuko Jon Ruizi (Bizkaia). Partida oso gogorra eta lehiatua jokatu zuten. Gipuzkoako bikoteak ez zuen hasiera ona eduki, baina azkenean aurrea hartu eta partida irabaztea lortu zuten.

Gipuzkoako bikotea (zurizko) eta Nafarroako bikotea (urdinez) GRAVNI txapelketa lehen jardunaldian. Argazkia: Danok Bat
22 urtez azpikoetan, aldiz, Aitor Andonegi mutrikuarrak eta Koxme Agirre zumaiarrak (Gipuzkoa)
35-21 irabazi zioten Julen Retolaza eta Txomin Bereziartua berriatuarrei (Bizkaia). Bizkaitarren ez zuten askorik asmatu, eta erraz irabazi zuen Gipuzkoako bikoteak.
Nagusi mailan, azkenik, Unai Alberro donostiarrak eta Unai Uranga zumaiarrak (Gipuzkoa)
35-31 irabazi zioten Antton Alberdi berriatuarrari eta Roberto Lekue ondarrutarrari (Bizkaia). Ubillak ezin izan zuen jokatu, eta Lekuek hartu zuen haren lekua. Partida oso gogorra eta estua jokatu zuten hasierako tantoetatik, berdinketaz betea. Azkenean, gipuzkoarrek hirugarren garaipena ere poltsikoratzea lortu zuten.

Mutrikuko Danok Bateko Eñaut Urreisti eta Hodei Arrillaga txapelekin. Argazkia: Danok Bat
GRAVNI txapelketaz gain,
Gipuzkoako zesta-punta txapelketako finalean ere parte hartu zuten Mutrikuko Danok Bat pelotazale elkarteko pilotariek. Danok Bateko Eñaut Urreistik eta Hodei Arrillagak, hain zuzen ere, alebin mailako finala
25-19 irabazi zuten Zumaiaren aurka. Mutrikuarrek partida hasiera oso ona eduki zuten, eta zumaiarrak momentu batzuetan atzetik nahiko hurbil izan bazituzten ere, abantailari eustea lortu zuten, txapela bereganatuz.
Zesta-puntako garaipenez gain, Danok Batekoek
Palako Udaberri txapelketa ere irabazi dute, 2. mailako nagusien kategorian. Danok Bateko Jose Mari Manzisidorrek eta Xabi Garaldek 25-20 irabazi zioten Soraluzeko bikoteari. Manzisidorrek nabarmendu duenez, partida oso gogorra eta lehiatua izan zen, berdinketa askorekin.