Aurten 50 urte betetzen dituela ospatzen hasiko da Zerutxu dantza taldea
apirilaren 2an antolatu duen jaialdiagaz.
Zerutxu urtez urte dantzan izenpean, dantzaldi eta emanaldi ezberdinak egongo dira egun osoan.
Zerutxu Dantza taldearen dantza saioa.
Goizean,
11:30etik, 13:30era, auzo eta kaleak alaituko dituzte Zerutxuko dantzari txikiek era askotako dantzak eskainiz. Dantza kalejira Arkupean amaituko dute, leku horretan Gazte Ahots Abesbatzagaz bat egingo dutelarik.
Arratsaldean,
19:00etatik aurrera, nagusien dantza ikuskizuna egongo da alde zaharreko kaleetan zehar. Emanaldiari Larrain dantzagaz emango dioteamaiera jakitera eman dute Zerutxukoek, herritarrak dantzan egitera animatzen dituztelarik.
Euria eginez gero, ikuskizunak Plazabarripera eta Kontzekupera mugatuko direla ere aurreratu du Zerutxuk.