Seigarren urtez Leioan jokatuko diren idi proben emakume sariketan parte hartuko du
Ainhoa Ibarzabal probalari markina-xemeindarrak. Domekan izango dira idi demak,
19:00etan,
Ondizko probalekuan.

Ainhoa Ibarzabal akuilari lanak egiten Ondizko norgehiagokan.
Bosgarren bidar egongo da Ainhoa Ibarzabal Emakume Sariketan, eta oraingoan, Lea-Artibai eskualdeko idi-uztarriaren atzetik joango da akulari lanak egiten. Berriatuko Usaisti baserriko idiak gidatuko ditu Ibarzabalek.
Iazko aurkari berak izango ditu markina-xemeidarrak emakumeek gidatutako Idi Proben VI. Lehiaketan: Amaiur Arbelaitz (Oiartzun) eta Irene Artetxe (Lezama). Arbelaitz Oiartzungo Artolaren animaliekin aterako da, oraingoan, probalekura; Lezamarra, berriz, Billelako Lopategigaz.
Caritas elkarteari laguntzeko
Probalekuetan asko ibilitakoa da Ibarzabal. Txikitatik ezagutu zuen proben mundua etxean, eta 16 urtegaz atera zen lehen aldiz plazara. Auzoetako jaietatik izen handiko probetara egin zuen jauzia gero. Emakume Sariketan ere erakutsi izan du bere esperientzia garaipen bat bere eginez. Iaz, baina, ez zuen zorte handirik izan eta beraz, gogo handiekin doa aurten norgehiagokara.
Ondizko sariketa solidarioa izaten da, eta bildutako dirua, aurten, Caritas elkartearentzat izango da. Sarrerak 10 euro balioko ditu.