Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta, domekan [apirilak 10], Karsteko zaporeak deritzon bisita gidatua egingo da, Mutrikuko Olatz bailaran zehar.
Bertan parte hartu nahi dutenek, Olazko San Isidro ermita aurrean batuko dira, 11:00etan, eta
bi orduz, bailarak dituen altxor geologikoak ezagutzeko aukera izango da Maitane Arrindaren eskutik. Altxor geologikoak ezagutzeaz gain,
Goienetxe baserrian ekoizten den gazta nola egiten den ikusteko aukera ere egongo da. Hala nola, bertako artaldea ikusi, gaztagintza berta-bertatik ezagutu, eta amaitzeko, gazta eta txakolina dastatzeko aukera edukiko dute bisitariek.
Irteera parte hartu nahi dutenek
Geoparkearen webgunean egin dezakete erreserba.