Giza eskubideen aldeko trena abiatu dute Ondarroan geltokiz geltoki euskal preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideak errespeta daitezen.
Maiatzaren 8an egingo den Hartu Trena! ekitaldi nagusia girotzeko egingo diren ekimenen artean lehenengoa atzo [apirilak 10] egin zuten Alamedan. Hain zuzen ere, ekitaldi nagusirako deia egin zuten
photocall-agaz.
Kuadrilla bat Hartu Trena! ekimeneko photocall-ean
Ekimena 11:00etan hasi zen, eta hasiera batean jendea atxikimendua ematera “tantaka” hurreratu bazen ere, eguerdian, 12:30etik 13:00era bitartean, jende asko ibili zen. Banaka, taldeka, familian, kuadrillan… guztiek ere euren atxikimendua eman nahi izan zuten argazkiagaz.
Antolatzaileek iragarri dutenez,
Nik hartukot lelopean ia 200 argazki atera ziren trenaren lokomotoragaz eta bagoiagaz. “Guztira, 199 argazki atera ditugu”.
Emakume bat Hartu Trena! photocall-ean bere atxikimendua ematen
Maiatzaren 8a ailegatu bitartean,
tartekatutako hitzorduak egingo dira ekimen nagusia berotzen joateko.
Hurrengo ekimenak:
- Apirilak 16 (zapatua), 11:00-14:00. Moilan, photocall-a.
- Apirilak 21 (eguena), 19:00. Tabernetan, bideo emanaldiak.
- Apirilak 28 (eguena), 19:00. Tabernetan, bideo emanaldiak.
- Apirilak 30 (zapatua), 11:00-14:00. Moilan, photocall-a.
- Maiatzak 8 (domeka), 12:00. Zaldupeko zubitik hasita, Hartu trena!