Asteburuan La Palman (Kanariak, Espainia) jokatu den
Reventon Trail proban lortutako bigarren postuari esker, urriaren 29an Bragan (Portugal) jokatuko den Munduko Trail Txapelketan parte hartzeko txartela zuzenean lortu du
Oihana Kortazar korrikalari mutrikuarrak.
Kortazar (urdinez) lasterketako parte hartzaileekin batera irteeran. Argazkia: El Reventon Trail
Espainiako Trail Txapelketako proban erakutsitako maila kontutan hartuta,
Espainiako Atletismo Federazioak Munduko Txapelketan parte hartuko dutenen artean aukeratu dute, txapelketan podiuma lortu dutenekin batera.
Korrikalari mutrikuarrak Atletismo Federazioak antolatu duen probetako batean parte hartu duen lehen aldia izan da, eta
estreinaldi bikaina egin du. Lortutako emaitzarekin pozik dagoela nabarmendu du. “Niretzako ezezaguna den distantzia batean esperientzia berria izan da”.
Lasterketako irabazleak, podiumean. Argazkia: El Reventon Trail
Probari dagokionez, faboritoen artean hasi zuen
55,4 kilometroko lasterketa mutrikuarrak. Ibilbidea, gainera, luzea izateaz gain, zailtasun handikoa ere izan zen; besteak beste, sumendi baten lurretatik, labarren ondotik eta bidezidor estuetatik ibili behar izan zuten parte hartzaileek.
Kortazar mota horretako lasterketa luzeak egiten ohitua ez badago ere,
ezin hobeto moldatu zen lasterketan, eta bigarren amaitu zuen (8. postua sailkapen nagusian), Azara Garciaren atzetik. Garcia lehen metroetatik lehen postuan atera zen, eta bukaera arte tarte horri eustea lortu zuen.
Podiuma:
- Azara Garcia 05:34:37
- Oihana Kortazar 05:45:37
- Gemma Arenas 06:02:09