Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Iñaki Maruri aktore ondarrutarra, 'Uda gau bateko ametsa' antzezlanean, Bilboko Arriagan

Asier Alkorta
Ondarroa
2016/04/12
Joan den zapatuan [apirilak 6] estreinatu zuten Uda gau bateko ametsa William Shakespeareren obra Bilboko Arriaga antzokian. 21 aktorek parte hartzen dute bertan, tartean Maruri ondarrutarrak. “Pozik nago. Zapatuan [apirilak 6] estreinatu genuen eta egunez egun gero eta publiko gehiago eduki dugu”. Gainera, hasiera baten publikoak ondo erantzun bazuen, asteburuan Pablo Viarrek zuzentzen duen obran, gainera, euskara, gaztelania eta ingelesa entzun ahal direla dio Marurik. “Pertsonaia ezberdinak daude, eta batzuk tarteka-tarteka ingelesez egiten dute, beste batzuk euskaraz, eta besteek gaztelaniaz”. Dena dela, ikuslegoak azpitituluei esker ez duela ezer galtzen dio. “Zuzendariaren erabakiz, pertsonaia magikoak direnak (maitagarriak eta abar) euskaraz berba egiten dute. Euskarari ikutu magiko hori eman nahi izan dio”.oraindik ere publiko gehiago eduki dutela dio. “Asteburuan bete-beteta egon da; pozgarria da”. Pablo Viarrek zuzentzen duen obran, gainera, euskara, gaztelania eta ingelesa entzun ahal direla dio Marurik. “Pertsonaia ezberdinak daude, eta batzuk tarteka-tarteka ingelesez egiten dute, beste batzuk euskaraz, eta besteek gaztelaniaz”. Dena dela, ikuslegoak azpitituluei esker ez duela ezer galtzen dio. “Zuzendariaren erabakiz, pertsonaia magikoak direnak (maitagarriak eta abar) euskaraz berba egiten dute. Euskarari ikutu magiko hori eman nahi izan dio”. Obra hau, gainera, beste ikuskizuna asko ez modura, goizez (eguaztenetan eta eguenetan, 11:00etan) eta arratsaldez (barikuetan eta zapatuetan 20:00etan) ikusi ahal da.
'El sueño de una noche de verano' obrako aktore taldea, tartean Iñaki Maruri.

‘Uda gau bateko ametsa’ obrako aktore taldea, tartean Iñaki Maruri.

Obrari dagokionez, Uda gau bateko ametsa Shakespeareren obra klasiko bat dela dio. “Amodio istorio komiko bat da”. San Juan gau baten kokatzen da komediaren ekintza, eta irudimenezko Atenas baten gertatzen da istorioa. Teseo dukea (Gabriel Ocina), Hipolita (Eneritz Artetxe), Oberon (Joseba Apaolaza) eta Titania (Itziar Lazkano) maitagarrien erregea eta erregina, hurrenez hurren, dira protagonista. “Istorio dibertigarria da”. Marurik pertsonaia komikoaren papera egiten du, Gurutze Beitia, Mitxel Santamaria eta Karmele Larrinaga aktore ezagunekin batera. “Gustora nabil. Dena dela, entseguak gogorrak izan ziren, luzeak, oso. Izan ere, 21 aktore gara agertokian eta guztiok koordinatzea ez zen erraza izan. Orain baina, hori pasata, oso gustora nabil”. Herritarrentzako zapatua izango da Uda gau bateko ametsa ikusteko azken aukera. Baina aktore ondarrutarraren lanak ez dauka etenik. Izan ere, proiektuak bata bestearen atzetik lotzen ditu. “Hau amaitzen denean maiatzean Leioan egingo den Umore Azokarako prestatuko naiz. Izan ere, han, dantza aereoko ikuskizun baten parte hartuko dut, pianoa jotzen”. Umore Azokako ikuskizun horretan, gainera, beste ondarrutar batekin ariko da Maruri: Naiara Arrizabalaga. “Arrizabalagak dantza aereoa egingo du, beste kide batzuekin, eta musikari batzuk txalaparta jotzen duten bitartean, nik pianoa joko dut”. EGUTEGIA: ‘Uda gau bateko ametsa’
  • Apirilak 13 eta 14: 11:00etan
  • Apirilak 15 eta 16: 20:00etan.
  • Sarrerak: Internet bidez.
FITXA ARTISTIKOA (aktoreak): 
  • Gabriel Ocina (Teseo)
  • Eneritz Artetxe (Hipolita)
  • Chema Trujillo (Filostrato)
  • Antonio Ruperez (Egeo)
  • Aritza Rodriguez (Puck)
  • Joseba Apaolaza (Oberon)
  • Itziar Lazkano (Titania)
  • Mikel Losada (Lisandro)
  • Lander Otaola (Demetrio)
  • Itxaso Quintana (Hermia)
  • Lucía Astigarraga (Helena)
  • Gurutze Beitia (Trasero/Piramo)
  • Iñaki Maruri (Membrillo/Prologo)
  • Mitxel Santamarina (Famelico/LuzdeLuna)
  • Jon Ariño (Hocico/Muro)
  • Karmele Larrinaga (Acople/Leon)
  • Jon Koldo Vazquez (Flauta/Tisbe)
  • Sara Barroeta (Hada 1)
  • Olatz Ganboa (Hada 2)
  • Maria Urzelai (Hada 3)
  • Aiora Sedano (Hada 4)

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.