Berriatuko musikariak Galdakao-Usansoloko ospitalean izango dira barikuan
Doinuaren harmoniaz bihotzak poztuz lelopean, Berriatuko Tarine udal musika eskolako talde batek Galdakao-Usansoloko ospitalean musika saioak eskainiko dituzte barikuan [apirilak 15], 11:00ak aldera. Guztira, bi saio eskainiko dituzte ospitalean,: dialisi gelan eta onkologia gelan. Saio bakoitzak ordu erdi inguru iraungo duela aurreratu dute Tarineko ordezkariek.
Izatez, otsailaren 12an ziren saioa eskaintzekoak, baina gorabehera batzuk tarteko, atzeratu egin behar izan zuten. Zehatz esateko, flauta eta akordeoi joleak izango dira barikuko saioak eskainiko dituztenak.
Ekintza Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatuta dago. Izan ere, elkarteak hitzarmena dauka eginda Galdakao-Usansoloko ospitalagaz.
Ekintzagaz, Tarinekoek musikaren laguntzagaz ospitalean daudenen “bihotzak poztu” nahi dituzte. “Ekintza solidarioa egingo dugu”. Errepertorioa ere zabala izango dela aurreratu dute. “Denetariko piezak eskainiko dizkiegu”.
Aurten, gainera, laugarren urtez jarraian egingo dute ekintza hau Tarineko musikariek.