Talo jana eta kontzertua egongo dira Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean
Apirilaren 15ak jai usaina dauka Markina-Xemeinen. Izan ere, herriko Karmen jaietan jartzen diren txosnetako egitaraua antolatu ahal izateko kontzertua eta talo jana antolatu ditu Txosna Batzordeak.
Ekimen biak Akerbeltz gaztetxean izango dira, barikuan [apirilak 15], 21:00etatik aurrera. Lehenengo talo jana egongo da eta 22:30ean hasiko da Antton bakarlariaren kontzertua.
Sarrera 2 eurokoa izango da eta antolatzaileek azaldu dutenez, diru hori erabiliko da jaietako txosnetako egitaraurako.