Lehen sorospenen ikastaroa egingo du Gurutze Gorriak Lekeition
Lehen sorospenen eta kanpoko desfibrilagailu automatikoa erabiltzen ikasteko saioak izango dira. Eta apirilaren 24an, 30ean eta maiatzaren 1ean, 7an, 8an, 21ean eta 22an egingo dira saioak. 16 urtetik 30 urtera arteko gazteei zuzendutako ikastaroa izango dela jakitera eman dute Gurutze Gorriko arduradunek; 48 orduko saioak izango dira. “16-17 urte bitarteko gazteek gurasoen baimena beharko dute”.
Ordutegiari dagokionez, ondokoa izango da: zapatuetan 09:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; domeketan, 09:00etatik 15:00etara.
Izen-ematea. Apirilaren 21a baino lehen eman behar da izena, telefonoz deituta (665 704 875) edo posta elektroniko bat idatzita (lea.artibai.gurutze.gorria@gmail.com). Lekua mugatua izango dela azaldu dute; taldeak gutxienez 10 pertsonakoak eta gehienez 20 pertsonakoak izango dira.