Lekeitioko Mendieta ontziolan auzolana egingo du Atabaka kultur elkarteak
Ontziola zaharra herriko ondarea dela eta “jaustear” dagoela erakusteko, Atabaka kultur elkarteak auzolana egingo du zapatuan [apirilak 16]. “Ekintzak aldarrikapen puntua edukiko du. Izan ere, ontziola monumentu bat da eta egoera oso txarrean dago”, adierazi dute Atabakako kideek.
10:00etan hasiko dira lanak egiten. Besteak beste, jaustear dauden guneetan euskarriak ipiniko dituzte, eraikina behera ez etortzeko. Aurreratu dutenez, eguerdira arte egingo dute auzolana. “Egingo ditugun lanak kontu handiz egin beharrekoak dira. Beraz, elkarteko kideok parte hartuko dugu”.