Hainbat lan egin dituzte auzolanean Lekeitioko Usotegin
Zapatuan egin zuten auzolana. Horretan, parkeko sarrera eta kaleko lorontziak garbitu eta apaindu zituzten. Horrez gain, belarra moztu eta auzokoentzako konposta gunea txukundu zuten. “Hazi haztegietan tomatea, piperra, kalabazina, letxuga eta kalabazak eta patata erein genituen”, esan dute Lekitto Bedarreko kideek.
Hainbat herritarrek bisitatu zuten Usotegi zapatuan, eta bisitatzeaz gain, lagundu ere egin zuten. Beraz, Lekitto Bedarrekoek laguntza eduki zuten zeregin guztiak egiteko.
Datorren astean auzolanean jarraituko dutela iragarri dute.