Langabezian dauden 25 gazte, tartean mutrikuar bat eta ondarrutar bat, lana bilatzeko trebatzen hasi dira Debabarreneko Enplegu Anezkan. Datozen
bost hilabeteotan, parte hartzaileak
Debegesa garapen agentziaren egoitzan bilduko dira, eta Vanesa Hortas teknikaria arduratuko da egitasmoa kudeatzeaz.
Denbora tarte horretan euren
lan gaitasunak hobetzeko jarduerak egin dituzte. Besteak beste,
coaching adimen emozionaleko saioak, komunikazio dinamikak eta elkarrizketa pertsonaletarako entrenamendua egingo dituzte. “Gogotsu daude, konpromiso sendoarekin eta lana aurkitzeko itxaropen handiarekin. Lan elkarrizketei begira komunikazio gaitasunak hobetzea eta enpresetara egingo dituzten bisitak interesatzen zaizkie, bereziki”, azaldu du Vanesa Hortasek.
Egitasmoan parte hartzen ari den taldea, Debegesako egoitza kanpoan. Argazkia: Debegesa
Taldea hetereogeneoa da, eta parte hartzaileek esperientzia desberdinak dituzte. “Gure erronka orain honakoa da: elkarri lagundu bakoitzaren gaitasun profesionalak hobetzeko, eta lan bilaketa aktiboa eta koordinatuari ekitea, lan aukera berriak sor daitezen”.
Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak, Santa Maria la Real Fundazioak eta Telefonica Fundazioak sustatu dute, Debegesa garapen agentziarekin elkarlanean.