Gaur [apirilak 19] goizean, Ondarroako udal ordezkariak Idurre Bideguren Bermeoko alkateagaz, Benito Ibarrola Bermeoko alkateordeagaz eta IƱaki Arrizabalaga Zumaiako alkate ohiagaz batzartu dira udaletxean.
Batzar horretan, hain zuzen ere,
esperientziak trukatu eta ezbeharretatik ikasitakoak elkarbanatu dituzte Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateagaz eta Eneritz Basurko Hirigintza zinegotziagaz. “Beste herrietan gertatutakoak Ondarroagaz ez dauka zerikusirik, baina prozesuan, antzekotasun ugari daude. Eman dizkiguten aholkuak lagungarriak izango direla pentsatzen dugu”, azaldu du alkateak batzarra amaitu eta gero.
Ondarroako udal ordezkariak, Bideguren, Ibarrola eta Arrizabalagaz.
Maskulo Etxea, martxan hasteko zain. Arazo teknikoak tarteko, bestalde, gaur [apirilak 19] Maskulo Etxean San Inazio kaleko kaltetuentzako jartzea aurreikusita zegoen arreta zerbitzua ezin izan da martxan jarri.
Udalak jakitera eman duenez, bertaratutakoei izena eta telefonoa eskatu zaizkie bulegoa martxan jartzen denean, beraiekin hitzordua jartzeko. Era berean, bulego berria martxan jarri arte, Kontsumo bulegoaren alboan jarraituko du Alokabidek.