Europako inprobisatzaileak Markina-Xemeinera datoz

Donostia Europako Kultur Hiriburuaren baitan, Europako inprobisatzailerik onenek Donostian izango dute hitzordua, Europako kulturen ahozko tradizioen nazioarteko topaketan. Ordezkari sardiniar, kurdu, galego, kanariar, katalan, galestar, austriar eta poloniarrek bertsolariekin batera jardungo dute eta, horrela, zenbait tradizio batera jarriko dute eszenan, kulturen arteko elkarrizketa batean.
EUROPA BAT-BATEAN

Arrate Illaro eta Simone Monni kantuan Hernaniko saioan. Iturria: XDZ

Nazioarteko topaketa Donostian izango da, uztailaren 9tik 16ra, eta itxiera-ekitaldia Kursaalen egingo da; bertan, munduko hainbat ahozko tradizio batuko direlarik. Gosegarri gisa, baina, aurretiko jardunaldi batzuk egingo dira Euskal Herriko herri ezberdinetan, euren artean Markina-Xemeinen. Horrela, Kurdistan, Sardinia eta Euskal Herriko inprobisatzaileak egongo dira, eguenean [apirilak 21], 19:00etan, Markina-Xemeingo kontzekupean egingo den Europa bat-batean kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketan. Emanaldia dohainik izango da, eta Iker Iriartek aurkeztuko du. Saioan adierazpide bakoitzeko bina inprobisatzailek hartuko dute parte; baita musikariek ere adierazpideak hala eskatzen duenean, eta inprobisatzaileen jarduna jarraitu ahal izateko saioak euskarara itzuliko dituzte. Bertsolariak Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra eta Jon Martin izango dira, Dengbe?ja, inprobisatzaile kurdua, Zinar Ala, eta Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak, Simone Monni, Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak, berriz, Stefano Cara eta Michele Deiana izango dira.
Saioaren ondoren, inprobisatzaileekin poteoa egingo da herrian zehar.